Osagaiak
Errezeta
Kazola handi batean oliba olioa jarri. Tipulinak, piper berdeak eta pikilloak zerrenda luzetan moztu. Barazki guztia kazolara bota eta su ez oso bizian jarri, poliki egin daitezen, gutxienez ordubetez. Gero, barazkia samurra dagoen ikusteko probatu, eta baratxuri xehatua gehitu, pixka bat eragin eta tomatea gehitu. Egon dadila poliki egiten eta piperrada zukuz ongi geldi dadila. Gatza behar badu, bota.
Hozkailuan eginda edukitzea ere badago, haragi egosiarekin, plantxan egindako xerra edo arrain batekin jateko, edo arrautza frijituekin, urdaiazpikoarekin, etab.