ONDDO GORDINAK ENTSALADAN PARMIGIANO GAZTAREKIN

Osagaiak

  • Kg bat onddo, gordinik
  • 12 koilarakada oliba olio birjina
  • 2 koilarakada sagardo-ozpin
  • Parmigiano gazta, puska eder bat
  • Gatza eta piperbeltz eho berria
*Lau pertsonentzat

Errezeta


Patatak zuritzeko labana berezi batez lortuko ditugu gazta puskatik xafla finak ateratzea. Gorde egingo ditugu geroko.

Adierazi bezala garbituko ditugu perretxikoak. Zurtoinak eta txapelak bereizi eta gero, zurtoinak pikatuko ditugu. Padera batean 2 koilarakada oliba olio isuri eta su bizian jarriko dugu. Zurtoin pikatuak erantsi, gatza pixka bat eman eta su bizian gozatuko ditugu kolore pittin bat hartu eta barrutik gordin xamar gera daitezen. Minutu baten ondoan, su gainean oraindik ere, isuriko dugu ozpina. Lurrintzen utziko dugu, zaporea baino ez dadin geldi. Sutatik kenduko dugu bizkor padera. Salteaturiko perretxiko horiek gelditu zaizkigun 10 koilarakada oliba olio dagoen katiluan irauliko ditugu. Horra ozpin-olioa.

Txapel garbiak cm erdiko lodierako xaflatan moztuko ditugu labana fin batez. Erretilu zabal batean hedatuko ditugu ondoren zati guztiak. Kalitatezko gatz lodi batez hornituko ditugu ondoren eta aurrez maneaturiko ozpin-olioaz igurtziko ditugu xaflak. Hau guztia gazta xafla finez estali eta zerbitzatzeko prest dago entsalada.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?