Osagaiak
Errezeta
Zartagin batean olioa berotu eta hirugihar puskak frijitzen jarri, ongi gorritu eta txigortzen diren arte. Poliki-poliki frijitu daitezela, olioak hirugiharraren zaporea beregana dezan. 5 bat minutu iraganik, baratxuriak gehitu eta hauek erre baino lehenago, pasta egosi berria eta xukatua erantsi. Salteatu egingo dugu, baratxuriaren eta olioaren zaporea har dezan. Gero par-par bota gainetik perrexila. Zerbitzatu eta jan.