Osagaiak
Errezeta
Zartagin batean olioa eta baratxuri aleak jarriko ditugu, su ezti-eztian egin daitezen. Baratxuriak oso poliki frijitu daitezela, olioak beren zaporea bereganatzeko. 10 bat minutu pasatuta, sua bizitu eta baratxuriak pixka bat gorritu daitezen utziko dugu. Orduantxe pasta egosi berria eta xukatua gehituko dugu, eta salteatu egingo dugu, baratxuriaren eta olioaren zaporea har dezan. Gero par-par bota gainetik perrexila eta labeko erretilu batean jarriko dugu dena, gainetik esnegainarekin blaituta. Gazta arraspatu ugariz estali gainetik, eta axaletik erre dadila pastak gainean geruza gorri goxo-goxoa izaten duen arte. Zerbitzatu eta jan.