BARAZKI OGITARTEKOA

Osagaiak

  • Ogitarteko hau ogi freskoaz edo moldeko ogiaz egin daiteke, gustuen arabera.
  • Opil bat, bitan irekia
  • Saltsa maionesa edo saltsa arrosa
  • Arrautza egosi bat, zuritua eta xerratan
  • Xerra batzuk tomate fresko, garbi eta xerratan
  • Uraza, hosto batzuk
  • 2 xerra gazta xamur, ogitartekoetarako
  • Xerra mehe bat urdaiazpiko egosi
  • Xorta bat oliba olio birjina

Errezeta


Txigortu egin dezakegu opila, eta oliba olioaz busti. Maionesaz edo saltsa arrosaz igurtziko ditugu opil erdiak, eta gainerako gaiak erantsiko ditugu ondoren. Gatza emango diegu uraza hosto eta tomate xerrei, ogi tartean jarri ondoren.

Nahi adina barazki eta gai gaineratu ahal izango ditugu: erremolatxa egosia, xerra mehetan, azenario izpitua, eskarola, eta abar.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?