Osagaiak
Errezeta
Kalitate oneko surimi bat arrainen proteina kontzentratua besterik ez da. Beraz, arras egokia da haur eta gaztetxoentzat, betiere dietan arrain freskoa ere sartzen badugu, eta arrain-proteina industrial horrekin konformatzen ez bagara. Maneatzeko, labanaz txikitzea dugu modu bat, edo, hobe agian, eskuz izpitzen ahal dugu desizoztu eta gero, hala bagenuen. Hari finak eginen ditugu, mataza bat balitz bezala. Hala egingo dugu surimi-makilatxoak badira, baina gaur egun izpitua edo pikatua ere saltzen da. Katilu batean paratu eta gaineratiko osagai guztiak bilduko dituennahasturan maneatu.
Hozkailuan sartu eta fresko jan.