MARRUBIAK LARANJA ZUKU ETA EZTIAREKIN

Osagaiak

  • 750 g marrubi, ongi onduak, laurdenetan zatituak
  • Ezti pixar bat
  • Laranja zukua, litro laurdena
*Lau pertsonentzat

Errezeta


Ziur egon behar dugu marrubiek xomorrorik eta txortenik ez dutela. Uretan pasa eta poliki-poliki xukatuko ditugu zapi batez, laurdenetan zatitu aurretik. Eztiarekin busti, eta pausatzen utziko ditugu hozkailuan, 10 bat minutu. Hotz zerbitzatuko ditugu marrubiak, gopor txikietan, laranja zuku egin berri eta fresko-freskoarekin batera.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?