Osagaiak
Errezeta
Ontzi batean Maria bainuan nahasiko ditugu txokolate zuria eta pistatxo orea, krema bat lortu arte. Gelatina ur hotzean bustiko dugu ondoren. Biguntzen denean, xukatu egingo dugu gelatina eta erantsiko diogu epel egongo den nahasturari. Berotik atera eta pixka bat hozten utziko dugu gero. Orduan erantsiko diogu krema, eta nahasi egingo dugu. Esnegaina jo, eta aurrez prestatu dugun oreari erantsiko diogu, poliki-poliki, espatula batez. Ongi nahasiko dugu guztia. Ongi estali eta hozkailuan pausatzen utziko dugu krema, sendo-sendo gera dadin. Kruxpetak edo xuxuak betetzeko erabil dezakegu krema hau.