CHANTILLY KREMA

Osagaiak

  • Esnegain likidoa, litro erdia
  • 5 koilarakada azukre hauts
  • Bainila adaxka baten barneko pikorrak, adaxka bitan banatu ondoan.

Errezeta


Chantilly egin baino ordubete lehenago sartuko dugu ontzia izozkailuan, jotzen hasi aurretik hotz-hotz egon dadin. Esnegain likidoak ere oso hotz egon behar du. Hagaxkekin eskuz egin dezakegu krema, edo bestela, irabiagailu elektrikoan, baldin eta abiadura neurtzekoa eta hagaxkak jartzeko osagarria baditu.

Nolanahi ere, esnegaina ontzi hotzean ipini eta erantsiko ditugu bainila pikorrak. Indar betean hasiko gara jotzen, unetxo batean ere lan horri utzi gabe, esnegainari aire molekulak sar dakizkion eta, pixkana-pixkana, loditzen joan dadin. Esnegainak jogurt joaren loditasuna hartu duenean, erantsiko dugu azukrea, eta segituko dugu jotzen, are lodiago eta harro-harro gera dadin arte. Chantilly kremari ez diogu begirik kenduko, kolore horixka ez baitu hartu behar inolaz ere, elurra bezain zuri gelditu behar du. Gehiegi jo izanagatik chantillya pasatzen bada, krema astuna geratzen da, zaporerik gabea, horixka, eta gurinaren itxurakoa. Beraz, erne ibili!.

Emango diogun erabileraren araberakoa izango da lodiera. Kafe irlandarra egiteko, esate baterako, chantilly krematsua behar dugu, ongi irrista dadin; marrubiekin jateko bada, berriz, askoz ere sendoagoa behar du, harro-harro gelditu dadin, eta abar.

Gozogintza tradizionalean gehien erabiltzen diren ongailuetako bat da gillotinaz hildako noble frantses baten izena duen krema hau; izan ere, tartekin, fruta errearekin edo denboraldiko edozein frutaren lagungarri gisa atera dezakegu chantillya, marrubi, gerezi, aran, kaki, andere-mahats, mugurdi, masusta eta abarrez aparte.



Iruzkinak

Uvd6JH http://www.FyLitCl7Pf7kjQdDUOLQOuaxTXbj5iNG.com

TgRfvTiuTFm @ 2015-04-23 03:33:48

zFYGKA http://www.FyLitCl7Pf7kjQdDUOLQOuaxTXbj5iNG.com

wAsGosSfi @ 2016-02-10 01:33:55

Zer iruditu? Ondo atera zaizu?