DILISTA ENTSALADA

Osagaiak

  • Dilista egosiak eta xukatuak, hiru kilo laurden
  • Txerri ukondoa, puska eder bat, egosia eta hezurgabetua, dado txikitan moztua
  • Tomate handi bat, ondua baina ez biguna, dadotan moztua
  • Perrexil xehatua
  • Ozpin-pepinoak, txiki-txiki eginda, 2 eskutada
  • 2 koilarakada maionesa
  • Piaze pikorrak, 2 koilarakada
  • Oliba olio birjina, 8 koilarakada
  • 2 koilarakada sagardo-ozpin
  • Gatza eta piperbeltz eho berria

Errezeta


Gopor batean osagai hauek guztiak nahasiko ditugu: dilistak, txerri ukondoa, dadotan moztutako tomatea, perrexila eta ozpin-pepinoak. Katilu batean gatza eta piperbeltza jarriko ditugu, ozpinarekin. Oliba olioa gehituko diogu zurrusta finean, eta sardexkarekin joko dugu. Maionesa eta ziapea ere gehituko ditugu.

Prestatutako saltsa honekin maneatuko ditugu dilistak. Ongi nahasi. Freskatzen utziko ditugu denbora-tarte batean hozkailuan, jateko atera baino lehen.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?