Osagaiak
Errezeta
Kazola behe apal batean ipiniko ditugu kokotxak gatza emanak eta azala gora. Haien gainean isuriko dugu oliba olioa, estali arteraino, eta baratxuri pikatuak. Su ezti-eztian jarriko dugu kazola, mantso bero dadin. Hara eta hona eragingo diogu ondoren. 4 bat minutuan iraungo dugu lan honetan.
Gelatina isurtzen hasi orduko (olioa nahasten hasia izango da), erantsiko dugu ardo zuria. Eragin eta eragin segituko dugu guk betiere, su ezti-eztian. Kokotxen izaera eta freskuraren arabera lodituko zaigu saltsa. Koipetsu behar du saltsak baina fina aldi berean, loditasun puntua ageri behar du, baina zeharo trinkotu gabe. Kokotxak lodiegi badaude, arrain salda edo ur beroa erantsiko diegu, saltsa mehetu arte. Gatz puntua zuzenduko dugu. Erne ibil gaitezen su biziarekin, purea egiteko arriskua baitago pasatuz gero. Bukatzeko, perrexil pikatua gainetik hautseztatu eta zerbitzatuko ditugu kokotxak.
Sc5P9P http://www.LnAJ7K8QSpfMO2wQ8gO.com
KpXvxaWQOek @ 2018-02-16 13:08:19