POTXA ZOPA

Osagaiak

  • Litro erdia potxa egosi
  • 600 ml. haragi salda
  • 125 g gurin
  • 50 g esnegain urtu
  • Gatza

Errezeta


Potxak salda eta esnegainarekin nahasi eta irakinaldi bat emango diogu guztiari. Irakindako gai guztiak pasako ditugu ondoren irabiagailutik, indar gorenaz. Irabioan minutu batzuk egin eta gero, gurin hotza erantsiko dugu, dadotan, eta iragazki batez pasatuko dugu guztia eltze edo zopa-ontzi batera. Tenperatura galdu badu, irakinaldi bat emango diogu su gainean, edo beroaldi bat mikrouhinetan, eta zerbitzatzeko prest egongo da ondoren. Gatza emango diogu berriro, behar badu.

Kalitate oneko kontserba-potxekin egin dezakegu zopa hau.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?