pella (esne frijitua)

Osagaiak

  • Masarako
  • 400 ml esne
  • 35 g Maizena
  • 80 g Azukre
  • Limoi azala
  • Kanela adarra 1
  • Frijitzeko
  • Arrautza 2
  • Maizena
  • Olioa
  • Kanela hautsa
  • Azukrea
*4

Errezeta


Nola egin
Lehendabizi 300 ml esne, azukrea, kanela eta limoi azala su eztian jarri. Irakiten hasten denean sua itzali, lapikoa estali eta 15 minutuz eduki.
Esne hori iragaitzatik pasa beste lapiko batera eta ondo tapatu.
Beste 100 ml esnea hotza dagoenean Maizena bota eta ondo, ondo nahasiko dugu. Su eztian jarri eta ondo, ondo nahasten joango gara. Su eztian egitea komeni da, etengabe nahasten joanez. 20 bat minutuz ibili dena loditzen hasten den arte.
Hau dena erretilu batean bota, filmarekin estali eta hozkailuan sartuko dugu. Gaua bertan pasatzen badu hobe.
Behin hotza dagoenean laukitan moztu. Maizena eta arrautzetan pasa eta zartagin batean olio berotan frijitu. Paperaren gainean lehortuko ditugu.
Bitartean kanela eta azukre nahasketa egingo dugu plater batean eta bertan buelta emango diogu.
Listo, ON EGIN



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?