Haragi-bolak Saioa eran

Osagaiak

  • - ogi-xerra bat
  • - ketchupa
  • - maionesa
  • -2 oliba-olio koilarakada
  • -gatz
  • -500g hanburgesarako haragi txikitua
  • -1/2esne baso
  • -2 arrautza mamia
*4

Errezeta


TRESNAK
-bol bat
-zartagin bat
-erretilua
-plater bat

PRESTAKETA:
1.- Osagaiak eta errezetako tresnak prestatzen ditugu.
2.- Gero, ogi-xerra uzten dugu esnean.
3.- Katilu batean haragi txikitua jartzen dugu eta arrautzako mamia gehitzen dugu.
4.- Ondoren ,esnean jarritako ogia, gehitzen dugu .
5.- Geroago, gatza zuzentzen dugu eta ondo nahasten dugu .
6.- Bitartean, 25 gramoko haragi-bolak egiten ditugu .
7.- Amaitu baino lehen, zartagina berotzen dugu. Oliba-olioa gehitzen dugu eta haragi-bolak egosten ditugu .
8.- Bukatzeko, haragi-bolak ketchuparekin eta maionesarekin platerean jartzen ditugu gure gustura.

MANTENUGAIAK
- proteinak
- koipeak
- gatz mineralak
- karbohidratoak

ZAILTASUNA
-erraza



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?