TXITXIRIOAK FRAIDEEN ERAN

Osagaiak

  • 12 kg txitxirio edo garbantzu, uretan beratuak (12 orduz gutxienez)
  • Kg bat ziazerba fresko eta garbi
  • Arrautza egosi bat
  • Tipulin bat
  • Baratxuri ale bat
  • Perrexila, pixka bat
  • Oliba olioa

Errezeta


Erdi tamainako presio-eltze batean sartuko ditugu txitxirioak, eta beratzen egon diren uraz estaliko ditugu ondoren. Su eztian edukiko ditugu ondoren, 10/15 minutuan.

Padera batean oliba olioa isuri eta eztitzen edukiko dugu hartan tipulin pikatua, gatz pixka batekin. Irin pixar bat gaineratuko dugu tipulina gorritzen hasterako. Motrailu batean, edo irabiagailuaren ontzian, zanpatuko dugu baratxuri ale bat, perrexil, 20 bat txitxirio eta arrautza gorringo egosi batekin. Ongi sakatu eta txitxirioen ur pixar batez arinduko dugu orea. Egosi eta txitxirioekin batean jarriko ditugu ziazerbak, tipulin pikatu eta sakaturiko gaiekin batean. Irakiten utziko dugu eltzea une batez. Azkarra izan behar du eltzeko honek inolaz ere.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?